Arrigorriagako udako ludoteken balantzea

Uztailaren 5ean Abusu eta Arrigorri ludotekei eman genien hasiera, programa eta helburuez haratago,  ikasturte oraindik arraro baten ostean atseden hartu eta opor egun hauetaz gozatzeko helburu sendoaz, lagun eta inguruarekiko harremana sendotzeko hain baliagarriak direnak. Hiru aste sakon izan dira eta etengabe aritu gara gauzak egiten eta inguratzen gaituen naturatik eta berau zaintzeko gure esku dagoena egiten ikasten.

 

Ludotecas de Arrigorriaga de Soinhezi, verano 2022

Abusuko ludoteka

Arrigorriagako udako ludotekak, SOINHEZIk kudeatzen dituenak, uztailaren 5etik 21era bitartean izan dira. Bertan, Abusuren kasuan, 2014-2017 bitartean jaiotako 40 umek hartu dute parte; Arrigorriren kasuan, berriz, 2017an jaiotako 20 umek hartu dute parte.

Gainera ludoteken berezko ordutegiaz gain (10:00etatik 14:00etara), haurtzaindegi zerbitzua eskaini da 9:00etatik 10:00etara eta 14:00etatik 15:00etara, horrela eskatu duten familientzat.

Aurtengo programaren helburuen artean, jasangarritasunean oinarrituta, ingurugiroa erresperatzearen garrantzian hezi eta honengatiko kontzientzia lantzea, haur berdintasuna eta genero ikuspegia lantzea, eta nola ez, interkulturaltasuna bezalako baloreetan hezten laguntzea agertzen ziren.

Eta hala bazan ala ez bazan… berriro elkartuko gaituen hurrengo ikasturtea arte.

Bitartean, merezitako oporrez gozatzen segi!

 

Ludotecas de Arrigorriaga de Soinhezi, verano_22

Arrigorriko ludoteka

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar