22/11/23 - 25N: SOINHEZI indarkeria sexista guztien aurka
Existitzen da ez hain agerikoa den indarkeria sexista bat, zenbait jokabide eta jarrerekin zerikusia duena, gutxietsi ohi dena. Eraso fisikoetatik haratago doazen egoerak, baina biktimei ondorio berdin edo are larriagoak eragin ditzaketenak. Hau bereziki kezkagarria da gazteen artean, non indarkeria sexista areagotzen ari baita. Gizon eta emakumearen arteko berdintasunaren gizarte batera joatea lehentasuna da eta horrek arazoa bere forma guztietan ikusaraztea dakar.
06/11/23 - Beldur Barik lehiaketa eta indarkeria sexista eta matxista gazteen artean
Beldur Barik lehiaketa Emakunderen ekimena da, euskal erakunde guztien lankidetzarekin, Euskal Herrian bizi edo ikasten duten 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Lehiaketa honen hamalaugarren edizioa da, urtero bezala, erronkak jartzen dituena: bideoen bidez indarkeria sexistaren adierazpen mota guztiak gainditzeko duten konpromisoa adieraztea et harreman askeak, errespetuzkoak, berdintasunezkoak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzea. Nerabeen erasoak ohikoak diren garai honetan azpimarratzekoa da ekimen hau.
10/10/23 - Familian haurren sexu-indarkeria detektatu eta aurre egiteko laguntza
Arrigorriagako ludoteketan energiaz beteta eta ikasten jarraitzeko gogoz hasi genuen kurtso berria. Aste honetan Lamiaenak antolatutako familia giroan egiten den indarkeria mota honen inguruko jardunaldietan parte hartu dugu, Arrigorriagako Emakumeen Etxean eta Udaletxean. Alba Barbé eta Laia Pibernatek, “Lolaren bizikleta” ipuinaren egileek, erresilientzia bezalako kontzeptuak jorratzen dituzten hitzaldiarekin, sekretuak konpontzea edo zabaltzea nahi dute; udalerriko profesionalen sarerako prestakuntza-saioan SOINHEZIk haur eta nerabeekin lan egiten duten euren arlo ezberdinetarako.
Aurten, egun horrekin bat eginez, Nagusien Topaketa lehen aldiz egin da Durangon. Ekitaldi honen atzean Euskadiko Nagusien Euskal Federazioa dago (EurskoFederpen) pertsona hauek gure gizarteari egiten dioten ekarpena ikusgarri egin nahi duena eta baita bizitza publikoko hainbat arlotan, politikan barne, duten zeregin aktiboa areagotu beharra ere.
21/09/23 - 60.000 pertsona kaltetuak Euskal Herrian Alzheimerragatik
… 240.000 familia inguru dira gure komunitatean, Alzheimerrak gaixoari ez ezik familiari ere eragiten diolako*. Gaixotasun krudela kaltetutako pertsonentzat eta haien ingurunearentzat. Zaintzeak dakar, batez ere zaintzaile nagusiarentzat (ez dezagun ahaztu gehiengoa emakumeak direla) gainkarga izugarria eta haien bizitza pertsonala eta familiarra desegituratzea. Hainbat datu gehiago...
Ongi etorriak izan SOINHEZIren gunera. Programa sozial, kultural eta hezitzaileen kudeaketa osoan lan egiten duen enpresa bat gara . Baina, horren guztiaren gainetik, pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten duen pertsona taldea garela esatea gustatzen zaigu.
Aisialdian eta kultura zentzudunean sinesten dugu. Sormen, tolerantzia, dibertimendu, multikulturalismo, konpromiso, hobetze, ilusio, ohitura, integrazio … sinonimo bezala.
Hazte pertsonalaren bide bezala. Kolektiboentzako tailer, kurtso, ludoteka, ekintza kultural eta hezitzaileen bidez, batez ere pertsona nagusientzat, emakumeentzat eta umeentzat.
Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies Aceptar | Rechazar