
Arrigorriagako ludotekan ongi etorria ematen diogu Euskaraldiari
Azkenean, Euskaraldia bueltan da. Azaroaren 18tik abenduaren 2a bitartean Arrigorriagako kale, parke eta lokal eta gune asko berriro beteko dira, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazagoa izan dadin. Eta, noski, SOINHEZIk dinamizatzen duen ludotekan, bertan izango gara, aurreneko lerroan, arigune izanda geure laguntza emanez.
Pandemiagatik izandako geldialdiaren ostean, aurtengoa euskararen erabilera geure eguneroko bizitzara eta giza harremanetara zabaltzea helburu duen egitasmo honen hirugarren edizioa izango da. Talde-jarduera izateaz gain aktibazio soziala ere bada.
Euskaraldiak Arrigorriagan hainbat enpresaren, entitateren, kolektiboren, agenteren etabarren laguntza du. Esteka honetan mapa bat ikus daiteke, non euskara praktikatzen joateko guneak topatuko ditugun.
Argazkian Nagore Ugarriza eta Miren Elorriaga, SOINHEZIko begiraleak, eta Andrea Bañuelos, gurekin praktikak egiten ari dena.