
Maiatzean Usansoloko ludotekako instalazio berriak estrenatu ditugu
Soinhezin haurtzaroarekin gauzatzen ditugun ekintzetako bat ludoteken kudeaketa eta animazioa da. Hauen artean, duela 20 urte baino gehiago, Usansolokoa dago, non 3-11 urte bitarteko 250 bat umerekin lanean gabiltzan.
Eta zorionez, sei hilabete iraun duten Galdakaoko Udalak pasaden apirilean bideratutako handitze obrak bukatuta, ludotekaren instalazio berriez goza dezakegu. Eraikuntza handitu ahal izateko , ondoko lokal bat gehitu zaio aurretiaz zegoenari. Biltegi bat eraiki da, eta pertsona elbarrientzako egokitutako komuna prestatu da; horrela 25 metro karratu gehiago izango direlarik! Euskara, jolasa eta aisialdirako leku gehiago!
Usansolokoa Udala honek dituen hiru ludoteketako bat da, Hezkuntza eta Euskara sailak suspertzen duena. Mari Asun Perezek, euskara zinegotziak, aipatu bezala “Ludotekek hezkuntza sistemak euskararen normalizazioan egiten duen lanari eskolaz kanpoko ordutegian errefortsua ematen diote”.
Jolasen bidez hezi
Jolasa balio pedagogiko handia duen lanabesa da. Soinhezin garrantzi handia ematen diogu ludotekak jolas eta jostailuaren inguruan eratutako guneak izateari, profesionalek zuzenduak, aisialdian hezi, eta parte hartzen duten 3 eta 12 urte bitarteko umeen sozializazioa eta garapen osoa hobetzea helburu dutenak. Horrez gain, gure ludotekek osatze, integratze eta funtzio amankomuna bete behar dutela uste dugu. Giro euskaldunean; garrantzi berezia emanten diogu umeen eguneroko jolasean euskararen txertatzeari.