Nola jokatzen dugu

- Jokoaren bidez heltzen diogu haurrekin egiten dugun lanari, betiere hezkuntzatik.
- Jokoak denak dauka.Balio pedagogiko handiko tresna da, bai balio transmizore bezala, bai bere hazte emozional, sozial eta intelektualaren bideratzaile gisa.
- Jarduera programa anitz honekin sormena eta koedukazioa garatzea bilatzen dugu, baita portaera eta errespetu baloreak ikastea, bortizkeria bakoak, elkartasunean oinarritutakoak, diskriminaziorik gabekoak…
- Txikienek euren inguruan parte hartzea eta multikulturalitatea suspertzen dugu, dinamizatuz edo gure auzoko, herriko edo hiriko sare sozialekin elkarlanean arituz.
- Euskara eta euskal kultura umeen mundu sozial eta afektiboan txertatzea bilatzen dugu, betiere jolasen bidez.
Guretik abiatzen gara (nortasun kulturala).
Guztionarekin aberasten gara ( aniztasuna, multikulturalitatea).
Jolasa familietan, ludoteketan, eskoletan bizi dadin, jolasak kaleak, auzoak, udalerriak har ditzan… egiten dugu lan.