Etxez etxeko liburu mailegua SOINHEZIren eskola umeentzat Zaratamoko liburutegian

Liburutegia itxita mantendu behar izan eta izango den konfinamendu tarte luze honetan zehar, Aitor Viterik, Zaratamo Elexaldeko liburutegiko dinamizatzaileak, bere kontura bi zerbitzu eskaini nahi izan dizkie udalerriko familiei egoera hobeto eraman ahal izateko: alde batetik astean behin banatzen den etxez etxeko liburu mailegu zerbitzua, eta bestetik, etxerako lanetan lagunentzeko telefono bidezko arreta.

 

Día Internacional de Literatura Infantil

SOINHEZIk kudeatzen duen Zaratamoko liburutegiko bi egitasmo hauekin, konfinamendu ordu luzeak arinagoak izaten lagundu nahi dugu, eta irakurketaren bitartez pantailak  ez diren dibertimendua eskaini.

Gainera, beti hain erraza ez den seme-alabak etxerako lanetan laguntzeren karga horretan lagundu nahi ditugu gurasoak, konfinamendua mantendu eta eskolara bueltatu ezin diren bitartean, izan dezaketen edozein zalantza argituz.

Laster aurrez aurreko zerbitzuetara itzultzea espero dugu, bitartean, irakurketaz gozatzera animatzen zaituztegu.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar