Denak bat A25arekin

kartela_A25Emakumeenganako bortizkeria matxista gizon eta emakumeen arteko berdintasun ezaren ondoriorik zitalena da. Mezu atzerakoiak barruraino sartzen ari diren garai honetan -itxura kontrolatzea, adierazpen askatasuna mugatzea, sare sozialak kontrolatzea, mespresatzea edo iraintzea…larritasun gutxiago sortzen dute gazteen artean-, inoiz baino beharrezkoago da indarrak batzea, nork bere eremuan. Hezkuntza eta kontzientziazioa ezinbesteko dira, eta honetan egunero geure aletxoa jartzen saiatzen gara, SOINHEZIk zerbitzu ematen duen inguruneetan.

 

 

Kanpaina bateratua

Euskadin Emakumeenganako bortizkeria matxista desagertarazteko Nazioarteko Egunaren kanpaina modu bateratuan egin dute erakunde guztiek: Berdintasun, Justizia eta Politika Sozial sailak, Emakunderen bitartez; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek; eta EUDEL.

Kanpaina honen sormena “Soilik bai da bai” eta “ ezetz esateko modu asko dago, baina ulertzeko bakarrik” kanpaina ulertu ez duten gizonei zuzendutzen zaie.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar