SOINHEZIK Basauriko Udalarekin batera lan egiten du bakardade egoeran dauden nagusien jarraipenean

Osasun larrialdi-egoerak, bereziki pertsona nagusiei eragiten dienak, egungo beste arazoetako bat atera du argitara, desiatzen ez den bakardadea, kolektibo honetan gogorrago egiten dena, batez ere bizi dugun egoera honetan.  SOINHEZI Basauriko Udaleko Politika Sozialeko Sailarekin batera dihardu lanean udalerrian egoera honetan egon daitezkeen pertsona nagusien identifikazio eta jarraipenean, zehazki, guk kudeatzen ditugun tailer eta jarduera soziokulturaletara hurbiltzen diren nagusien jarraipena, askotan aspaldidanik ezagutzen ditugunak.

 

Nagusi saileko gure lantalde osoa dena ematen ari da helburu komun honetan,beraientzako bereziki hain zaila den une honetan. Hamar pertsonatik gora, profesional eta jardueretako irakasleak (gorputz adierazpena, erlajazioa, mantentze gimnasia, yoga, areto dantzak, memoria estimulazioa, menpekotasun prebentzioa, marrazketa eta margolaritza, egur-lanketa, dekorazio-arteak…) psikologian, gerontologian, hezkuntzan eta aisialdian adituak.

HERRITARREN LAGUNTZA

Basauriko Udalak auzokideen laguntza eskatu du bakardade arriskuan dauden nagusiak identifikatu ahal izateko. Oinarrizko gizarte-zerbitzuen bidez, Zainduz programa (menpeko pertsonen senide edo zaintzaileentzako programa) eta Politika Sozialeko zinegotzigo saila -non gure parte-hartzea dagoen kokatuta-, pertsona hauen portzentaia handia hartatzen ari da; ekimen honen bidez herrian eman daitezkeen bakardade egoera guztietara zabaldu ahal izatea espero da.

Horrelako egora bat antzematekotan, hauek dira Udalak harremanetarako eskura jartzen dituen bideak:

Telefonoak: 
94 466 63 48
94 466 63 00

Helbide elektronikoak: 
Accion_Social_Unidad_Acogida@basauri.eus
sac@basauri.eus.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar