SOINHEZI Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen 61. kongresuan

Ekainaren 12-14 bitartean Zaragozan Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen kongresua izango da, nora pertsona nagusien inguruko 1100 osasun eta giza aditu hurbiltzen diren. Aurtengo jardunaldien leloa: “Gero eta nagusiago: zahartzaro baikorra”. SOINHEZIk giza sailaren barnean antolatutako jardueretan hartu du parte, non esperientziak, azken tendentziak eta gai honen inguruko jokaerak elkarbanatzen diren.

 

Charla en torno a las comunicaciones orales en personas mayores.

Pertsona nagusiekin komunikazioaren inguruko hitzaldia.

Zahartzaroa zenbat eta modu ezkorragoan ikusi orduan eta zahartze kaskarragoa

Kongresuan izan diren hitzaldi anitzen artean, estreinaldiko saioan izan den longebitate eta zahartzearen inguruko gogoeta goraipatu behar da (“Bizitza luzeagoak, ortzimuga zabalagoak, longebitatera bueltan”), Paloma Navasen eskutik, Prebentzio Medikua eta Gerontologoa.

Saio honetan ateratako ondorioen artean hainbat ideiek indar handia hartu dute, dela ikuspegi negatiboa zahartze txarrago batekin erlazionatzen duena, dela adinagatiko diskriminazioa izan badela baina desagertarazi daitekeela, edota zahartzaroa gizarte osoari eragiten dion errealitatea dela eta ezin dezakeela genero berdintasuna edota aldaketa klimatikoa bezalako gaiekin duen lotura gal.

 

“Zahartzaroa ulertzeko hau bizi egin behar da”

“Bakardadea ulertzeko hau sentitu beharko da”

(Eugene Ionesco)

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar