On Inauteriri agur esan eta Gariuma andreari ongi etorria emango diogu

Astearte honetan inauterien inguruko jarduerei amaiera eman diegu ludotekan herriko beste hainbat elkarterekin batera antolatutako eta frontoian egin den bukaera jaiarekin. Parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eguraldiak lagundu ez arren, jaia galdu nahi ez zuten txiki zein helduei.


On Inauteriri behar bezala agur esateko prestatutako egitarauan guztiontzako jarduerak izan dira: dantza tradizionalak praktikatu ditugu (zazpi jauzi, txulalai, orpo punta..), Alvarok, Oin Arin Dantza Taldekoak, azken astean zehar ludotekan irakatsi dizkigunak; gure mozorro dibertigarriak paseoan atera genituen; ezin ziren betiko tailerrak falta, hala nola aurpegia margotzekoa, eta nola ez, piñata eta berotan sartzeko txokolatada… Eta bukatzeko, denak gerria mugitzera disko-festarekin batera erromerian, animazioa eta guzti, Garizuma andreari ongi etorria eman eta euriari eta hotzari barre egiteko. Hauek ere gurekin jai izan dute!

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar