Ludoteken ikasturte hasieran inoiz baino gogo eta ilusio handiagoa

Jolasteko, elkar topatzeko, jolas librea errekuperatzeko… gogoa nabari da, ludoteketara bueltatzeko. Dagoeneko martxan da ikasturtea Arrigorriaga, Abusu eta Usansoloko ludoteketan egitasmo aktibo, partehartzaile eta pertsonalizatuekin, bakoitzaren behar eta errirmoak ezberdinak direlako, baita eurentzat ere.

 

 

¡Diseñadas con sus propias manos! Una de las actividades de este verano que más éxito ha tenido ha sido el diseño de camisetas.

Eskuekin eginak! Aurtengo udan arrakastarik handiena izan duen jardueretako bat elastiko diseinua izan da.

SOINHEZIren ludotekentzako programak oinarrizkotzat ditugun hiru zutarrien arabera sortzen dira:

  • Esperimentazioa: haurrei praktika eta esperientziaren bidez hainbat trebetasun hartzen lagundu.
  • Parte hartzea: jarduera ezberdinetan parte hartzea sustatzea, parte hartzaile bakoitzaren parte hartzea kontuan izanda.
  • Pertsonalizazioa: banakako arreta, non parte hartzaile bakoitzak dituen beharrei dagokien lekua ematen joaten garen.

Ikasturtea gogor hasi da ludoteketan, ezarritako neurriei jarraituz, hala nola, 6 urtetik gorakoengan musukoaren erabileraren derrigortasuna, gune aireztatuak, garbitasuna eta ezarritako aforoen araberako parte hartzaile kopuru mugatua, ahal dela “burbuila taldeak” mantenduz, eskoletako talde berberak.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar