Ikasturteari agur esan diogu Usansoloko ludotekan

Asteon, Usansoloko ludotekan ikasturteari agur esan diogu, oporren bueltara arte. Baina SOINHEZIn ez dugu etenik, dagoeneko udalekurako dena prest daukagu, ludoteka barruko zein eguneko txangoz jositako jarduera programa harrigarria duena, merezitako oporrez behar bezala disfruta dezaten.

 

San Juan jaia

Ikasturte amaiera San Juan jaiarekin kointziditzen du ia, ikaragarri gustatzen zaiguna eta beti hamaika jarduera bereziekin ospatzen duguna. Igandean, San Juan bezperan, intsusa krema egin genuen, beti bezala Josu Telletxeak gidatuta. Ludotekan ohitura bihurtu den jarduera dugu hau, noiz helduko zain edukitzen gaituena. Gero eta jende gehiagok ematen du izena bertan, aurtengoan 200 pote banatu ditugu, eta gehiago beharko genituzkeen!

Goizean goiz eman genion hasiera egunari, Meatzara joan baikinen intsusa adar bila; guraso eta aiton-amonak lagundu gintuzten paseoan eta gero krema egiten ere apuntatu ziren. Arratsaldean, sua pizteko ordua heldu bitartean, beste tailer batzuk egin genituen.

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar