Basauriko emakumeon urteroko bazkaria

Pasa den martxoaren 13an Basauriko erlajazio tailerretan parte hartzen dugun emakumeok urtero izaten dugun bazkaria izan genuen, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuz. Anabel Buenok, SOINHEZIko irakaslea eta jardunaldi honen antolatzaileak, herrian dituen sei taldeetako 63 emakume elkartu ginen guztira.

 

Comida de mujeres de los talleres de relajación de Soinhezi en Basauri.Ahizpatasun, poztasun eta dibertimenduz betetako eguna pasa genuen, non eguzkia ere ez zen falta izan, egun izugarri ederra izan baitzen. Artxandako jatetxe batean bazkaldu ostean, momentorako bereziki kontratatutako pianista batek girotutako dantzaldia izan genuen.

Egun horretan hartutako hainbat argazki zuokin elkarbanatu nahi ditugu, Anabelek bereziki eskaini nahi dituenak: “ Nire emakume ausartak, borrokalari eta sendoak. Mila esker. Zuongatik etengabe ikasten dut. Bizitzak irribar egin diezazuela”.

Comida de mujeres de los talleres de relajación de Soinhezi en Basauri.

 

 

 

Denek merezi duzue aipatuak izatea, baina zerrenda oso luzea egin beharko genukeenez, utz iezaguzue Dolores Floridori aipamen berezia egiten (eskumako argazkian, makulua eskuan); zein elbarria izan arren, tailerrera anbulantzian etortzen den. Egun horretan ere ez zuen bazkaria galdu nahi izan, eta bere auzokideak lagunduta hurbildu zen. Mila esker aurrera jarraitzeko duzun gogoagatik!

Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, egizu klik HEMEN.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar