Ariketa fisikoa botikarik onena da pertsona nagusientzat

Ez dugu ezer berririk esaten ariketa fisikoa edonorentzat eta edozein adinetan onuragarria dela aipatzean. Baina pertsona nagusien kasuan, benetan al da onuragarria? Bada, Mikel Izquierdok, Nafarroako Unibertsitate Publikoko CIBER hauskortasun eta Zahartze Osasungarrien (CIBERFES) taldeko buruak, zuzendutako nazioarteko adostasun aitortza baten arabera, ariketa fisikoa “pertsona nagusientzako botikarik onena da eta hauskortasuna duten pazienteengan eta medikuntza geriatrikoaren praktikan txertatu beharra dago”.

 

Sesión de gimnasia para mayores de Soinhezi

Aitortza hau, non mundu mailako ariketa fisiko eta zahartze osasungarriaren erakunde zientifikoiek hartu duten parte, osasuna sustatzeko eta pertsona nagusien gaixotasunak tratatzeko ariketa fisikoaren erabileraren ebidentzia zientifikoan datza eta  honen inguruko ziurtasunak ematen ditu.

Bertan ariketa fisiko ezak gaixotasunak pairatzeko arriskua areagotzen duela erakusten da, bereziki zahartzearekin erlazionatutako min kronikoak, besteak beste, gaixotasun kardiobaskularrak, obesitatea, sarkopenia, eta hauskortasuna edo autonomia eza.

 

Ariketa pertsona bakoitzari egokitzeko beharra

Pertsona guztiak, dela euren baldintza fisiko zein euren osasuna, ez dira jarduera berbera praktikatzeko gai. Hau dela eta, ariketa norbanakoari egokitzea behar-beharrezkoa da.

Lortutako nazioarteko adostasunak ariketa garrantzitsua dela goraipatzen du, baina onuragarria izan dadin, errutina egokia izatea, jarraibide egokiak ematea eta aditu baten kontrola izatea gomendagarria da.