Zahartze aktibo tailerretan agur esaten diogu ikasturteari kolorea, alaitasuna eta bizitzeko gogoa Basauriko plazetan partekatuz

Ekainean 15 eta 16an, SOINHEZIn nagusientzako ikastaroen ikasturte bukaera ospatu dugu kalera ateraz flashmoba eta “Don’t stop me now” eta “Que bello es vivir” kantuen erritmora mugitu diren dantzekin, hurrenez hurren, Queen eta El Kankaren kantak. Temperatura altuek ere ezin izan dute gelditu 60 urtetik gorakoen irrika eta erresistentzia gaitasuna. Geure begiraleek lagunduta, azken asteetan antzezpena lantzen ibili direnak, Basauriko udaleko Politika Sozial Sailak antolatutako ekitaldi honetan parte hartu dutenen gehiengoa emakumeak izan dira, hori ere esan beharra dago.

 

Jarduera honen helburua talde sentsazioa berreskuratzea zen eta pandemia osteko bakartzea alde batera uztea, baita pertsona nagusientzako hainbeste onura fisiko, psikologiko eta sozial dakartzaten talde edo konpainiazko jardueretara bueltatzea sustatzea. Eta ondo pasatu dutela uste dugu, hobe esanda, geuk ere haiekin ondo pasatu dugu! Batzuk berriro elkartu dira eta datorren ikasturtean hainbeste desio dugun normaltasunera bueltatzeko duten gogoarekin bat etorri dira

Bukaera berezia hilabete luzeeatako geldiunearen ostean oraindik arraro samar eta zalantzaz beteta hasi zen ikasturteari amaiera emateko. Baina normaltasunaren bidean jarraitu dugu, horretarako gauzak modu ezberdinetan egiten ohitu behar izan badugu ere, talde murriztuetan eta beharrezko neurri guztiak betez.

Flashmoba, Gemma Martinez, aktore eta komikoa, eta Sol Magunaren lana da, pandemian zehar bizitako hainbat ahots eta bizipen grabatuetan oinarritu dena, koreografia batez lagunduta; talde dantza, berriz, El Kanka eta Queenen kantekin egin da, eta, nola ez, poztasun eztanda adierazteko konfetiz bete da. Udalerriko lau gunetan egin da antzezpena: 15ean San Migelgo Pintzeles Parkean eta 16an Zortziko eta Fausto enparantzetan eta Arizko Dorretxe plazatxoan.

Hemetik gure nagusien bizitzeko eta egiten segitzeko gogoa aldarrikatzen ditugu!!!

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar