
Usansoloko udalekuari jai interkultural bat eginez eman diogu agurra
Usansoloko 3,4 eta 5 urtetako umeekin egindako etengabeko ekintzez betetako hiru asteren bueltan, hilabete osoan zehar egin bezala, agur esan diegu herri udalekuei: herrialdeen jaian zoragarri pasa dugularik. Jai guztietan bezala, egoerak eskatzen zuen bezala jantzi behar; eta horrela egin dugu Mexiko, Txina edo Euskal Herritik heldu berri bagina bezala gure jantziak prestatuz.
Aste hauetan zehar kultura hauen gaineko zertxobait gehiago ezagutu dugu, beste batzuekin batera, Galdakao udalerrian bizi dira, eta baita gurean ere. Joko eta ekintza ugari eginez hauetara hurbildu gara, ikasitako topikoetatik haratago. Udalekuen helburua multikulturalitatea eta ezberdintasuna elkarbizitze modu eta aberaste modu bezala lantzea izan da.
Eta jaiaren ostean, agurra, bukatzen delako penatuta, baina pozik,aurretik uda luzea dugula pentsatuta eta laster elkarrekin joko eta askoz gauza gehiago egingo ditugula jakinda.