
Usansoloko ludotekatik bihar ospatuko den Usansolotarren egunarekin bat egiten dugu
Usansoloko ludotekan, SOINHEZIk kudeatzen duena, aurten ere Usansolotarren Egunean parte hartu nahi izan dugu, bertan parte hartu eta ondo pasatu
nahi dutenei ateak zabaltzen dizkion festa guztiz herrikoi honetan; bihar, irailak 24, 12:00etatik aurrera Unkina plazan ospatuko dena.
SOINHEZItik, espreski, txikienentzako tailer mordoa prestatu ditugu. Eta dena izan behar denez kontuan, euria bada, ludoteka plazako kanpamendura mugituko gara.
Dagoeneko martxan den Usansoloko ludotekan ekintzaz jositako ikasturteari ematen diogu hasiera energias eta gogoz beteta.