SOINHEZIk pertsona nagusientzako tailer batzuei hasiera eman die Basaurin
Txertaketaketk aurrera egin izanak, osasunean dituen onurez gain, pertsona nagusientzako ezinbeste diren beste eragin positiboak ditu, besteak beste, apurka-apurka pandemiaren hilabete luze hauetan zehar geldirik egon diren euren jarduera sozio-kulturalak berrartzen joatea. Honi dagokionez, SOINHEZIk Basaurin hainbat tailer modu presentzialean berrabiarazi ditu, hala nola, yoga, marrazketa, eskulanak eta egur lanketa, udal honek nagusientzako jarduera programaren barruan eskaintzen dituenak.
Bizi izandako egoera hain bereziak, isolamendu garai luzeak izan dituena –familiarenganakoak, lagunenganakoak, jarduera taldeenganakoak…-, eragin oso handia izan du batez ere kolektibo honengan, ez soilik maila kognitiboan eta psikologikoan, baita maila fisikoan ere.
Ariketa fisikoa eta sozializazioa, beharrezko neurriak hartuta, nagusiei euren bizitza pertsonal eta soziala berrartzeko aukera ematen die, azken finean, hainbeste desiratzen dugun “normaltasunera” bueltatzea.
SOINHEZIk, besteak beste, Basauriko udalarekin dihardu lanean prebentzio eta zahartze aktibo programa zehatzen garapenean.