SOHINEZIk bere jarduerak bertan behera utziko ditu

Koronavirusaren transmizioa eten eta herritarron osasuna mantendu nahian udalek eta Eusko  Jaurlaritzak emandako gomendioei jarraituz, gure jarduera guztiak aldi baterako etengo dira. Basauri, Usansolo-Galdakao, Arrigorriaga eta Zaratamoko gizarte etxe, zahar egoitza, ludoteka, liburutegi eta emakume elkarteetan egiten ditugun tailer eta ikastaroak berriro ere jarriko dira martxan dagokion agintariek horrela adierazten digutenean. Birusaren hedapena sustatzen duten jarduerak ekiditea guztion esku dago.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar