
Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko Usansoloko toponimia leihaketa
Gaur, abenduak 3, Francisco Javier deunarekin bat eginez Euskararen eguna ospatuko da. SOINHEZIK kudeatutako ludoteketan oso ondo markatuta dugun eguna, non urtero gogoa eta irudimena izanda gure kultura eta hizkuntzaren transmizioan eragiteko gure esku dagoena ematen dugun.
Usansoloko ludotekako leihaketa
Usansoloko ludotekan familiak oso-osoan parte har dezaten bat sortu dugu, txiki zein gurasoentzat egokia. Arratsaldeko 5etatik aurrera, Unkina frontoian toponomia leihaketa-tailerrean parte har dezaten animatzen ditugu auzokide guztiak, non alde batetik mapa bat emango diegun, eta beste alde batetik auzo, kale, baserri, dorretxe, iturri, zubi eta herriko beste zenbait txokoren izen eta argazkiak.
Kabildu iturria, Estañueko zubia, Kiskibil, Allumiako landa, Osinua… eta horrela Ana Ayestaren, Apario Euskara Taldeko kidearen, laguntzarekin topatutako beste hogeita hamar txoko.Hemendik egindako lana eskertu nahi diogu Anari. Ekintza hau zabalagoa den egitasmo baten zati da, “Zuztarretik ahora” programa barruan dagoena.
Eta leihaketa guztien antzera, hemen ere abenduaren ezin sariak falta! Parte hartzaile guztien artean Txirri, Mirri eta Txiribitonek abenduaren 29an Basauriko Sozial Antzokian euren 40 urteurrena ospatzeko emango duten emanaldirako 6 sarrera zozketatuko dira.
Gainera, ezin dira txikientzako ludoteketako tailerrak falta, eta lore tailerra egingo dugu, non “Zuztarretik ahora” programaren irudia den lorea egingo dugun goma eva erabilita.

Puentelatorre, leihaketan agertzen den izena eta Usansoloko toponimiaren errekuperazio eta transmizio egitasmo baten parte dena.
Eta ekintza eghiago
Eta Usansoloko ludotekak Galdakaoko Euskara Sailak egun honetarako prestatutako beste ekintzekin bat egiten du, hala nola Usansoloko Jokolata taldeak emango duen birziklatutako materialarekin egindako joko tailerra, edota atzo abenduak 2 , Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean izandako “Zuztarluze” egitasmo-leihaketa.