Euskararen eguna, Euskaraldia… eta askoz gehiago

Ludoteketan, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, azaroaren 20tik Euskaraldian aktiboki ari gara parte hartzen… Eta geratzen zaiguna! Kultura eta euskara bizitzeko hamaika aukera.

 

Ametz Alcorta, ludoteca de Usandolo.

Ametz Alcorta, Usandoloko ludoteka.

Usansoloko ludotekan, ostegun honetan, Asier Kidamen eskutik magia saio batez gozatuko dugu euskararen eguna ospatzeko, eta ziur ahora bete hortz utziko gaituela. Eta ostiralean Eider Eibar, diseinatzailearen eskutik, Euskaraldiari itxiera eman nahian, marrazketa tailerra.

Arrigorriagako ludoteketan asteari Euskaraldiaren koreografiatutako bideo batez emango diogu amaiera.

Euskaraldiari agur esango diogu, baina honen arima abendurako antolatutako euskaraz eta kulturaz  beterik dauden antolatutako jardueretan iraungo du.

Data berezi bat Durangoko azokakoa da, aurten 55 urteurrena duena, eta zalantzarik gabe edizio ezohikoena izango duena aurtengoa. Abenduaren 4tik 8ra, bere ate erreal eta birtualak zabalduko ditu, aurrez aurre edo streaming bidezko aurkezpen edo aktuazioekin. Produktu guztiak bere online dendan, soilik, erosi ahalko dira.

Eta Galdakaon, abenduaren 14-20 bitartean, Sormene gune kultural berrik, udaletik sortutakoa, hainbat arte disziplina erabiliz, euskara eta kultura elkartuko ditu.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar