
Cineforuma Zaratamoko udal liburutegian
Gaur, SOINHEZIk kudeatutako programazioa duen Zaratamoko liburutegian “El lápiz del carpintero” filma ikusiko dugu, izenburu berbera duen Manuel Rivasen eleberrian oinarritutakoa, eta ostean, gure arreta deitu duten gauza horiek komentatuko ditugu, betiere aurretik, nagusientzako irakurketa tailerrean, egindako liburuaren irakurketa kontuan izanda.
“El lápiz del carpintero” Guerra Zibilaren garaiko Daniel Da Barca eta Marisa Malloren istorioa da; lehenengoa zoroetxe bateko medikua eta errepublikar sutsua, bigarrena, ordea, eskuindar aberats baten alaba. Abenturan orainaldian kontatuko ditu aparteko protagonista den Guardia Zibilen Herbal kabuak, Daniel Da Barcaren harrapatzaile eta kartzelazaina.
Günter Grassek, Literatura Nobel Sariak, honakoa esan zuen liburu honen inguruan: “El lápiz del carpintero irakurrita beste historia liburu guztiak irakurrita baino gehiago ikasi dut Espainiako Gerra Zibilaren inguruan”
Hitz hauek erakarrita liburu hau aukeratu genuen irakurketa sustatzeko tailerrean irakurtzeko eta bertan agertzen diren pertsonaien deskribapenekin, beraien sentipenekin eta kartzela barrutik izan ditzaketen ametsekin gozatu egin dugu oso. Eleberriak, nahiz eta laburra izan, pertsonaien korapiloa ordenatzeko kontzentrazioa eskatu digu, kapituluetan zehar elkartu egiten dena. Filma hobeto ulertzen lagunduko digun esfortsua.