Zaratamon zehar nagusiekin paseoan

Ekainean Zaratamoko udalarekin batera  nagusientzat egindako ikastaroa bukatuko da, zein ibiltzean oinarritzen den, osasungarri bezain erraza den ariketa fisikoan. Jarduera kanpoko lana eta barrukoa bateratzen ditu, kanpoaldean udalerriaren inguruko paseoak erritmo ezberdinetan eginez eta barrualdean luzaketak eta arnasketak.  Urrian ikastaroa hasi zenetik, Arkotxa eta Elexaldeko zentroetan eman izan da astean bitan, taldeetan 20 pertsona inguru batuz.

 

 

El verano es un buen momento para activarse

Uda aktibatzeko une paregabea da.

Ibiltzea, luzaketak egitea eta arnasketen onurak

Uda aktibatzeko une paregabea da. “Ibiltzearen alde onak: onurak eta gomendioak” arestian argitaratutako artikuluan, paseoa atseginago eta osasungarriagoa egiteko gomendioren bat ematen dugu, besteak beste, eguzkitik babestea edota arropa zabala eta transpiratzen duten ehunak eta zapata eroso eta malguak jantzita ibiltzea.

Ibiltzeko orduan, beste edozein jardueratan bezalaxe, oso garrantzitsua da arnasketari erreparatzea, asko baitira honek dakartzan onurak:

-Organismoa indartzen du.
-Gorputza eta burua erlaxatzen ditu.
-Odoloa oxigenatzen du.
-Tentsioak kentzen ditu.
-Loaren kalitatea hobetzen du.

Ezinbestekoa da gainera, jarduerari luzaketekin bukaera ematea, hau egitean, artikulazioek esfortsuagatik jasandako intentsitatea murrizten dute, euren egoera naturalera bueltatuz. Horrez gain gorputzaren jarrera
hobetzen laguntzen dute, lesioak ekiditen dituzte…

Modu honetan, pausuz pausu, zeure gorputzak
hobera egiten du, baita zeure buruak ere.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar