Usansoloko ludotekak beste behin ere Korrikan parte hartu du

Joane Gutierrez, con el peto del km 1452, ha llevado el testigo representando a la ludoteca de Usansolo. Esperando la llegada de la Korrika con sus compañeros de clase.

Joana Gutierrezek 1452.kilometro zenbakidun petoa jantzita, Usansoloko ludotekaren izenean eraman du lekukoa. Korrika noiz helduko zain bere ikaskideekin batera.

Pasa berri den asteazkenean, apirilak 10, Korrikaren 21. edizioa Bizkaian sartu eta, aurreikusten zenez, 13:00ak aldera Usansolon ongi etorria beroa egin diote , euriaren inolako beldur barik, harrera ezin hobea egiteko jende andana baitzegoen noiz helduko irrikitan.

 

Usansoloko kaleetan barrena Tipi tapa Korrika!hemen gaude euskararen alde! lelopean korrika egin ostean, 1.452. kilometroan Joane Gutierrezek hartu du lekukoa Usansoloko ludotekaren izenean, eta herriaren irteeraraino eraman du, Txorierrirazko norabidean. Pasatu berri da eta dagoeneko hurrengoa noiz helduko irrikitan gaude!

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar