Usansoloko ludoteka plazara!

Gaur usansoloko txikiekin bat egin dugu berriro ere. Zeinen handi dauden! Ikasturte berria martxan da eta, pixkanaka-pixkanaka, klaseak eta eskolaz kanpoko jarduerak… Baina SOINHEZIk kudeatutako usansoloko ludotekan eguraldi ona eta kalean aisialdiaz gozatzea luzatu  nahi dugu. Hori dela eta, irailaren bigarren hamabostaldian eta urrian zehar, astean egun bitan plazara aterako dugu ludoteka… Euririk egiten ez duen egunetan, noski!

 

Foto de juego colaborativo en Soinhezi

Jugar no está limitado a la infancia. Los juegos colaborativos son también para la juventud y la edad adulta.

Enparantzak herrietako bilgune nagusiak dira. Aintzinak Grezian “agora” esaten zitzaion gune ireki horri, grekoen giza harremanetan komertzioaren, kulturaren eta politikaren gune zen horri. Enparantza gizarteratze izaera izan behar duela sustatu nahian, usansoloko enparantzara jolas kooperatiboak eramango ditugu, guztion partehartzea sustatuko dutenak.

Jolas kooperatiboak heziketa lanabes

Gure xedea jolasaren bidez elkarlana, solidaritatea eta baloreetan heztea sustatzea da. Jolas kooperatiboez hitz egitea ez da soilik haurtzaroaz hitz egitea, gaztaroan eta zahartzaroan ere lanabes oso indartsua baita. Baloreetan oinarritutako heziketak ez baitu adinik.

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar