Usansolo ludotekak “Orbelak airez airez” gida didaktikoa eta CDaren aurkezpenean parte hartu du

Galdakaoko Euskara Zerbitzuak  “ZUZTARRETATIK AHORA” proiektua ezagutzera emateko antolatu dituen ekintzen artean, ekainaren 5ean, Torrezabal Kultur Etxean, “ORBELAK AIREZ AIREZ” gida didaktikoa eta CDaren aurkezpena ospatu  zuen.

 

Usansolo ludotekak  ere bertan egon gura izan zuen. Aldameneko bi argazkiak antaldiko  “Hain urrin etxe pospola” abestiarekin  parte hartutako  momentuak  biltzen dituzte.

CDaren beste abesti batzuk,  Udalerriko ikastetxeetako ikasleen, hala nola  Urreta eta Plazakoetxeko ludoteketako haurren eta Galdakaoko Máximo Moreno Musika Eskolako eta Etxebarriko Soñuzale Eskolako ikasleen ahotik entzun izan genituen.

Kantaldiko ohorezko gonbidatuak  Galdakaoko informatzaileak,  Zuztarretatik ahora proiekturako grabatu zirenak zein audioz zein bideoz

Momento de la actuación de la ludoteca de Usansolo

...nerbioak gorabehera, Usansoloko Ludoteka oso leku onean utzi genuen

“ORBELAK AIREZ AIREZ”, Nerbio-Ibaizabal Bailaran jasotako kantuen bilduma da. Batez ere umeentzako kantuak badira ere, familia osoakdisfrutatzeko modukoak dira. Oraingoan zuzenean lekukoen ahotik jasotako kantuetako batzuk eskeini dira , baina era berritu eta erakargarri baten.

Zentzu honetan, Usansolo ludotekan, Soinhezik  lanean daroagun hogei  urte hauetan,  umeak inguruan parte hartze aktiboaz gain  belaunaldiz belaunaldiko euskararen transmisioa ditu helburu.

 

 

 

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar