Urteari txikien ilusio eta energiaz kutsatuta eman diogu hasiera

Pasa diren Gabonetako oporretan, oso ezaguna den arrazoiagatik, ludoteketan programatuak genituen jarduera guztiak ezin egin izan baditugu ere, txikiek kutsatutako poztasun eta ilusioari esker egun eta momentu oso bereziak bizi izan ditugu. Mugak gorabehera, euren jakinminei, ardurei eta emozioei erantzutea erraztu egin digute. Magia eta energia hutsa dira, eta hori kutsatu egiten da!!

 

 

El buen tiempo nos ha acompañado estas vacaciones…¡Hasta la playa!

Oporretan eguraldia izan dugu laguna… baita hondartzan ere!

Animo onez, 2022ari baikortasunez eta, zentzu guztietan elkarrekin, disfrutatzen eta hazten segitzeko gogotsu eman diogu hasiera.

Eta urtea ondo hasteko, hemen utziko dugu umeek aspaldi etxez etxe kantatzen zuten kopla:

 

“Urtebarri barri,

dekonak eztekonari

nik eztekot eta niri

ezpabere txarri belarri

Urte zaharra joan da,

barria etorri”

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar