Uda aktiboa izateko 10 gomendio

Errutina eta ohitura osasungarriak izateak hobeto sentiarazten gaitu eta pertsona nagusien bizi kalitatea areagotzen du: atrofia muskularra ekiditen du, eta horrekin batera jausteko arriskua, bihotzekoak izateko arriskua…, onuren zerrenda luzea da benetan. Uda aktibo mantentzeko urteko garairik onenetarikoa da, kalean dela, paseoan  edota edozein parketan topa ditzakegun ariketa guneak aprobetxatuz, edo etxean dela, ariketari denbora tarte bat eskainiz. Hona hemen hainbat gomendio:

 

 

Envejecimiento activo1– Ariketa maiztasunez eta bere neurrian egin. Prebentzioa da tratamendurik onena!

2– Ariketa etxean eginez gero, gela aireztatuta mantendu.

Gidatzat har ditzakezun ariketa taulak badira. SOINHEZIn lagun zaitzakegu. Galdeguzu!

3– Lehenengo beroketa on bat egitea gogoratu: artikulazioak prestatu eta pultsua igo, aparatu kardiobaskularra ariketarako prest egon dadin.

4– Sudurretik hartu arnasa eta ahotik bota esfortsua egitean. Ariketen artean atsenden hartu.

5– Luzaketekin eman beti amaiera ariketari. Luzatzean muskulu eta artikulazioen intentsitatea gutxitzen da eta hauek euren egoera naturalera bueltatzen dira.

6– GARRANTZITSUA: ariketak ez du inoiz minik eman behar! Zure egoera fisikoak baimentzen dizuneraino heldu beti.

7– Paseoan irteten  bazara, gomendagarria da goizeko lehen orduetan edo arratsaldeko azken orduetan egitea. Gogoratu tarte sozial egokia mantentzen ez bada maskarilla janztea.

8– Eguzkia hartzea gustuko baduzu ekidin eguerdiko orduak eta ez egin  modu estatikoan. Eguzkirako babesgarria erabili.

9– Ura edan, organismoak ondo funtzionatzeko hidratatuta mantendu behar du.

10– Arropa erosoa erabili eta elikadura zaindu, osasungarria dela bermatuz eta digestio errazekoa.

Eta batez ere ariketaz eta udaz gozatu!