Coronagarabatos: sormen zertzeladak konfinamendua hobeto eramateko

Gure begiralea den Ana Belén Cobok, SOINHEZIk Basauriko Manuela Eguiguren emakumeen kultur erakundean margolaritza tailerra ematen duen dinamizatzaileak, Coronagarabatos web orria sortu du, non konfinamenduaren hasieratik adin guztietako pertsonentzat, txikienetatik nagusienetara, duten maila dutela ere, zuzendutako teknika eta material ezberdinetan oinarritutako ariketak proposatzen dituen egunero, egun zail hauetan ordu batzuetan entretenitzea izanik bere helburu nagusia. Ana Belenentzat margotzea terapia da, erlaxatu egiten du, eta gainera, pantailetatik urrun tarte gozo bat igarotzeko jarduera paregabea da.

 

 

Home de la página Coronagarabatos creada por Ana Belén Cobo, monitora de pintura de SOINHEZI.

Ana Belén Cobok, SOINHEZIn margolaritza irakasleak, sortutako Coronagarabatos orriaren Home-a.

Web orri hau sortuta, bere alde duena eman nahi izan du, egoera berezi hau, non denok etxean egon behar dugun, ahalik eta ondoen eramaten laguntzeko.

Bertan, egunero teknika bat ematen du ezagutzera eta berau praktikan jartzeko ariketak proposatzen ditu, gainera, emailez bidaltzen dizkioten lanak jaso egiten ditu (dagoeneko 400 lan baino gehiago) eta Whatsapp bidez zalantzak argitzen ditu. 30 ariketatik gora argitaratu ditu eta izandako harrera onak proposamen berriak egiten jarraitzera animatzen du. “Etxean izan dezakeguna erabiltzean datza. Akuarelarik ez duzula? Berdin dio, kafea erabilita ere, adibidez, margo dezakezu”.

Gaiak aukeratzeko unean, Ana Belenek aniztasuna nahi duela komentatzen digu, “ez daitezela betikoan gera, gauza berriak ezagutu behar dira eta hau horretarako unea izan daiteke, hala nola teknika mixtoak, sormena lantzeko aukera izugarriak ematen dituztenak”.

“Ondo pasatzea da orain asmoa, eta gero, aurrerago, hobetzeko astia izango da. Nire helburua txiki zein nagusiei ezagutzera ematea, hauek entretenitzea eta ondo pasatzea da. Pozgarria da umeek izaena ematea, eta hauen gurasoek, aiton-amonek… Batzuetan harritu egiten zaituzte”.

Bere asmoa, behin hau igarota, horrenbeste desiatzen dugun “normaltasunera” itzultzean web orria zabalik mantentzea da, nahi duenak erabil dezan.

SOINHEZIk Ana Belen zoriondu eta izandako ekimenagatik bihotzez eskerrak eman nahi dizkiogu, eta noski, guztioi Coronagarabatosen sartu eta parte hartzera animatu!

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar