SOINHEZIk 2020-2021 ikasturteari modu presentzialean eman dio hasiera ludoteketan

Talde murriztuetan, adinez banaturik, eta ezarritako segurtasun neurriak betez, Usansolo eta Arrigorriagako udal ludoteketan jarduerei hasiera eman diegu. Lehenengoaren kasuan, ikasturtea irailaren 21ean hasi zen, eta Lonbo eta Abusukoen (Arrigorriaga) kasuan, urriaren 13an. Ez da erraza izan dena ondo kokatzea, baina esfortsua merezi izan du!

 

Foto de la ludoteca de Usansolo. ¡Desde que comenzamos el curso no hemos parado!

Usansoloko ludotekako argazkia. Ikasturteari hasiera eman diogunetik gelditu gabe gabiltza!

Aurrez aurreko hezkuntzan bezalaxe, ludoteken antzeko guneen jarduera mantentzea ezinbestekoa dela uste dugu, garapen pertsonalean interakzioak eta harremanek betetzen duten papera dela eta, baita haurtzaroan ere.

SOINHEZIn betiko gogo berberekin dihardugu Usansolo eta Arrigorriagako 4-11 urte bitarteko haurrei zerbitzu hau eskaintzeko.

Plaza mugatuak dira, eta partaide bakoitzak asteko egun bat aukera dezake.

Bizi dugun egoera berezia dela eta, aurten izen ematea hilero eta online egingo da. Hilaren 1etik 15era hurrengo hilerako izen emateko epea egongo da zabalik.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar