SOINHEZI “Udatekak” programarekin jarraitzen du Usansolon

Usansoloko ludotekak uztailerako antolatutako “Udatekak” programaren bigarren astea dugu hau. Aurten beste kokaleku bat dugu (Unkinako eskola), egoera berezi honetako segurtasun protokoloetara egokitu ahal izateko, eta modu berean, jarduera programak ere aldatu ditugu. Aurtengoak beste urte batzuetako herri koloniak bezalakoak ez  badira ere,  gauza ezberdinak eginez tarte entretenigarria pasatzeko nahia eta gogoa mantentzen dugu.

 

 

“Udatekak” Galdakao eta Usansoloko 5-11 urte bitarteko umeentzat diseinatutako lekuak dira, non eguneko ordu batzuetan begirale batzuek gidatutako programazio bereziaz disfrutatu ahalko duten eta kontziliazioa sustatuko den.

Txikien taldeen ordutegia (5-7 urte) 9:30etik 11:30era da eta nagusiena (8-11 urte) 12:00etatik-14:00etara. Taldeak gehienez 15 pertsonaz osatuko dira, 12 ume eta 3 begirale.

Uda honetako programa arruntagoa bada ere, irteera handirik ez duena, oso anitzak diren jarduera dibertigarriak ditu, Galdakaoko udalak astean bitan eskaintzen duen “Handi bizi 2020ko Uda” topera aprobetxatuz, antzerkia, zirkoa, bertsoak, zumba, mendi irteerak… Azken finean, barre egiteko, disfrutatzeko eta ikasteko momentuak.