SOINHEZI emakume nagusiek pairatzen duten bortizkeria matxistaren antzemate eta honenganako arretarekin bat

Bortizkeria matxista pairatzen duten emakume nagusiak dira, zalantzarik gabe, ahultasun handienetako kolektiboa. Kasu gehienetan, dena etxe barruan gertatzen da, biktimak ikustezin bihurtuz. Arazo honi lotutako faktore zehatzak  eta eskuhartzerako gakoa ezagutzea ezinbestekoa da berau antzeman eta dagokion arreta eman ahal izateko. Hauxe da Mentxu Hernandok, gizarte hezitzaile eta genero bortizkerian adituak, eman duen eta SOINHEZIk parte hartu duen formakuntza ikastaroaren helburua, Basauriko Marienea emakumeen etxean egin dena.

 

 

Ia ez dugu bortizkeria matxistaren biktima diren 60 urtetik gorako emakumeen daturik, eta datu ezak arazoa ikustezin bihurtzen du, benetan hor ez dagoela ematen baitu. Generoak, adinak … tratu txarrak pairatzeko arrisku handiko talde bihurtzen ditu.

Haientzat salaketak egitea ez da batere erraza, mota guztietako oztopoak topatzen baititugu: menpekotasun ekonomikoa,  gizarte ikusezintasuna, eta kasu batzuetan, baita seme-alaben aldetik ematen den ulertezintasuna ere, non hasiera batean aguantatzeko eskatzen zaien.

Gainera ez dakite nora jo, sinestuko ez ote dieten beldur dira, jaso dezaketen laguntzaren mesfidati dira, eta batez ere, bortizkeria pairatzera ohitu dira.

Horregatik guztiagatik ezinbestekoa da eurak egon ohi diren egoitzetan bertan, besteak beste, zahar egoitzetan eta osasun arreta zentruetan antzematea eta arreta ematea. Kolektibo hauekin batera lan egitea ezinbestekoa da, bortizkeria normaltzat joatzeari utz diezaioten eta maila emozionalean lagun diezaieten, baita tratu txar horien emailea hil ostean ere.

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar