Pertsona nagusientzat inguru “lagunkoia” sortzeko egitasmoa

Eusko Jaurlaritzak “Euskadi Lagunkoia Sustraietatik” egitasmoa jarri du abian, Euskadiko auzo, herri eta hirien hobekuntzarako jendartearen parte hartzea helburu duena, hauek pertsona nagusientzat egokiago bihurtu asmoz, eta zahar egiten garen heinean arazo barik bertan bizitza egokia izan dezagun. Leiho birtual honetan jaso nahi izan dugun egitasmo honek “Age-friendly Environments Programme” du oinarri, Munduko Osasun Erakundeak sustatutakoa.

 

logo-euskadi-lagunkoiaZer da inguru “lagunkoia”?

“Euskadi Lagunkoia Sustraietatik”en arabera, bere web orrian informazio zabalagoa duena, inguru “lagunkoia” pertsona nagusiek gizartean erabat parte har dezaten bere egiturak eta zerbitzuak egokitzen dituena da. Horrela zahartze aktiboa bultzatzen du.

Envejecimiento activoProiektuaren oinarria mnaila guztietako parte hartzea da: jendartea, saltokiak, erakundeak. Sare bidezko lana ezinbestekoa da pertsona nagusientzat hiri eta erkidego lagunkoiak garatu ahal izateko.

Egitasmoa hile honen hasieran Lehendakariak, Iñigo urkulluk, aurkeztu zuen arren, Aldundien, udaletxeen, pertsona nagusien elkarteen eta OMSeko Hiri eta Erkidego Lagunkoien Sare Mundialaren Kontseiluko Presidentearen parte hartzea izan zuela, “Euskadi Lagunkoia Sustraietatik” hilabeteak daramatza martxan.

Martxan dagoenetik hiritarrekin topaketak, lagunkoitasun inkestak eta, besteak beste, saltoki lagukoientzako ikastaroak egin izan dira. Eta belaunaldien arteko programak, auzoko lagun denbora bankua, kirolaren mahaia … ekintzak martxan dira edo egongo dira.

OMSeko Hiri eta Erkidego Lagunkoien Sare Mundialak dagoeneko 250 hiri eta erkidego ditu munduan zehar.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar