Persona Nagusien duintasun eta eskubideak

Pandemiak  pertsona nagusiengan piztu du arreta bizia, adinari osasun arrazoiei baino gehiago erreparatuz. Hartutako neurriek, batez ere konfinamendu zorrotzean erantzun bakar lez, larrialdiak aurrera ateratzen laguntzen dute, baina pertsona bakoitzaren banakako xehetasunak alde batera uzten ditu, modu honetan ekintza sozialean lortutako aurrerapenak geldituz.

 

Es normal sentir ansiedad, miedo y preocupación cuando percibimos que algo puede ponernos en peligro pero esto no nos puede paralizar. Es necesario salir siguiendo las pautas de prevención y conducta establecidas.

Urteetan zehar, hainbat lan ingurutatik, borrokan etsai nagusi izan ditugun “paternalismo”ak eta estereotipo ezkor guztiak (menpekotasuna, ahultasuna…) gailendu egin dira berriro ere. Gertatutakoaz eta gure nagusientzat nahi dugun arreta zerbitzuaz ausnartu beharra dago.

Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkarteak urrian ospatutako azken kongresuan, Lourdes Zurbanobeaskoetxeak, Bizkaiko Kontu-hartzailetza Sozialeko Etika Batzordeko presidenteak, bere “Une latzetan pertsona nagusien eta nagusientzako balore, etika eta erabaki hartzeak” txostenean “pandemiaren hedatze eta zabalpenean egoitzei leporatu zaiela errua” esaten du. Hauetaz emandako irudi txarraren aurrean ikuspegi baikor eta onberagoaren alde egin du apustu: “egoitzek bizitzeko leku izan behar dute, pazientearen araberako banakako arreta planak, osasun laguntza nahiko eta koordinatuak eta profesionalen formakuntza eta laguntza egokia  dutenak”.

Konfinamenduaren (bakartzearen) ondorioak oso txarrak izan daitezke, hala atzerapen kognitiboa edota funtzionala, nola depresioa.

Pertsona guztiak berdinak ez garen eta egoera gogorretan berdin jokatzen ez dugun moduan, pertsona nagusien egoera ezberdinei erantzuteko banakako arreta ezinbestekoa da. Hau da, arriskuak murriztea eta bizitza maximizatzea.

Eskubideen berdintasuna pertsonen duintasuna berdintasunez tratatzea behar du, baita bizi dugun egoera berezi honetan ere. Lourdes Zurbanobeaskoetxeak bere hitzaldian esan bezala, “gizaki bakoitzaren duintasun berdintasunak ondo tratatzea eskatzen du, begirune eta errespetuz, biografia bat osatzeko laguntza eta baliabideak emanez”.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar