Persona nagusiak eta publizitatea

Ez da normala persona nagusiak ikustea iragarkietan, eta agertzen direnean topikoetara jo ohi da, ia beti estereotipo ezkorrak, errealitatearekin ia zerikusirik ez dutenak. Hala ere, badirudi zer edo zer aldatzen ari dela, eta pixkanaka-pixkanaka markek kolektibo honi beste modu baten begiratzen hasi direla, hauek gero eta zahartuagoa den munduan hartzen ari diren garrantzia dela eta.

 

ONUk argitaratu berri duen txosten baten arabera, hiru hamarkada barru 60 urtetik gorako pertsonen kopuruak %34 egingo du gora Europan, kontinentea munduko biztanleriarik zaharrena duena bihurtuz. Gainera, maila hurbilagoan, 60. hamarkadako baby boom-a kontuan izanda bertan jaiotako haurrak zahartzen ari dira.

Zahartzaroaren topikoak

Fotograma del spot de la actual campaña del Banco Santander desarrollada por la agencia El Laboratorio. Fuente: MarketingNews.

El Laboratorio agentziak Santander Banketxearentzat sortutako egungo kanpainaren spotaren fotograma. Iturria: MarketingNews.

Nagusiak haur-jarrera edota jarrera barregarriz, ilusioa galdutako pertsona, memoria txarrekoa, bere gaitzen gainean etengabe dihardutenak… lez errepresentatzen dira maiz.

Helena Marquézen, aski ezaguna den Sra. Rushmore agentziakoaren, “Gaur egungo Espainiako publizitatean 50 urtetik gorakoen erreprezentazioa” ikerketak iragarkietan agertzen direnen %11k baino ez duela 50 baino gehiago adierazten du, kolektibo hau biztanleria osoaren %38 bada ere. Txarrera egiten du 65 urtetik gorakoen kasuan (%3) eta zer esanik ez 75 urtetik gorakoen kasuan (%1).

 

Gauzak aldatzen hasi dira

Bizitzaren luzatzeak, erretiroaren atzerapenak, aldaketa sozial sakonak eta pentsakerak, eta abarrek nagusien errealitatea gure gurasoenaren oso bestelakoa izatea dakar.

Berdin dio adinak, persona guztiek dituzte ametsak, nahiak eta ardurak. Erretiroak ez du esan nahi dagoeneko ez dugula ezertarako balio edota ilusioa galdu behar denik.

Publizitateak, bozgoragailu eta irudien sortzaile lez, orain arte emandakoa baino irudi baikorragoa zabaltzen lagundu beharko luke, pertsona nagusien diskriminazioa, nagusi izate hutsagatik, desagertarazten lagunduz. Zortea badugu, denok helduko gara horretara eta gure hizkeratik adinarekin lotutako diskriminazio izpirik txikiena ere adierazten duen oro baztertu beharko genuke, baita matxismoarekin, arrazakeriarekin edota xenofobiarekin lotura dutenak ere.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar