“Normaltasun berria”n ludotekek normaltasunez dihardute

Ludoteketan ikasturte honi modu presentzialean hasiera eman genionetik -irailaren bigarren astean Usansolon eta urriaren erdialdean Arrigorriagako bietan – jarduna mantendu ahal izan dugu inolako ezbeharrik gabe. Zer edo zer ondo egiten ari gara! Gehienez 6 pertsonez osotutako taldeak sortu dira (begiraleak barne), eskolako burbuila taldeak mantentzea ahalbidetuz, beti bezain gogotsu astean behin etortzen direnak ludoteketara.

 

Lehen baino lehen “antzinako normaltasunera” itzultzea espero dugu, baina bitartean, gutxirekin jolastera ohitzen ari gara. Jostailu aukera mordoa zuten ludotekan atzean utzi eta ezer ez edo ezer gutxi dutenetara egin dugu salto, segurtasun neurriak ahalik esta zorrotzen nantentzeko. Baina imaginazioa ez dugu faltan! Hauen ordez, egunero ezin dibertigarriagoak diren jolas eta jarduerak proposatzen ditugu, tarte ona pasarazteaz gain, jolasaren bidez baloreetan hezten segitzen laguntzen digutenak, batez ere baloreetan oinarritutako hezkuntza hain ezinbesteko ikusten dugun garai honetan.

“Gutxiago gehiago da” leloa guztiz betetzen ari da, eta ludotekako guneetaz gozatzen ari gara… bai alajaina!

 

Grupos de 6 personas, monitora o monitor incluido.

6ko taldeak, begiralea barne.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar