Nerbioi-ibaizabal eskualdeko euskara eta ondare etnografikoa babesteko material didaktiko berriak “Zuztarretik ahora” programa barnean

Zuztarretik ahora orain bost urte hasitako egitasmoa da, biztanle eta auzokide guztion artean Nerbioi-Ibaizabal eskualdearen ahozko ondare zein ondare kultural eta etnografikoa bildu, zabaldu eta sozializatu nahi duena.

 

Logo Zuztarretik ahora.Bederatzi dira egitasmo honetan parte hartzen duten udalerriak: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miravalles eta Zaratamo.

Egitasmo honen lehenengo fruitua 2009an argitaratu zen diskoa dugu, lehen eta bigarren hezkuntzei zuzendutakoa. 2011n gida didaktikoa eta “Orbelak airez aire” musika CDa aurkeztu zen, familia zein hezitzaileei bideratutakoa. Usansoloko ludetekako gure umeek Torrezabal Kultur Etxean izandako aurkezpenean hartu zuten parte “Hain urrin etxe pospola” kanta abestuz.

 

Foto cartel Zustarretik ahora.Web orriaren aurkezpena, eskola agenda eta abestia

Auzokideen artean bildutako materiala zabaltzen segitzeko grina izanda, urri hasieran oso euskarri interesgarriak aurkeztu dira, hemen jaso nahi ditugunak hauen hedapenean laguntzeko asmoz: orain arte jasotako guztia biltzen duen web orria eta  aldian-aldian elikatzen diren sailak, hilero elikatuko den ipuina adibidez.  Honi guztiari eskola agenda eta  kanta bat gehitu zaizkio; bigarren honetarako Arkaitz Estiballes bertsolariak idatzitako letrari  Xabier Zabalak jarri dio musika. Abestia adin ezberdineko pertsonek grabatu dute, eskualde osoko haurrek, gazteek eta nagusiek.

 

Euskara eta gure ondare materiagabea belaunaldiz belaunaldi iraun dezan nahi duten material hauek ezagutzera animatzen zaituztegu

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar