Ludotekentzat egunero da martxoak 8

JOLASA (hizki larriz) ezberdintasunari aurre egiteko eta haurrak sozializatzen diren genero rolak bertan behera uzteko arma (sinboliko) ezin hobea da. “Arma” hitza erabiltzea oso gustuko ez badugu ere, metafora honek arreta deitzeko  eta  berdintasunean hezteko jolasaren garrantzia goraipatzeko balio digu. Horregatik SOINHEZIn egunero  ALDARRIKATZEN dugu martxoaren 8a. Ludoteketan egun hau beste egunetan baino ikusgarriago egongo da, jolastu eta jolastu “gune more” bihurtu baititugu.

 

Haurren jolasteko moduak mezu eta baloreak barneratzen laguntzen die. Jolas, ipuin, jarduera eta jarrera, eta abar etengabe neurtuak izaten dira  genero ikuspegi batetik egindako analisi eta hausnarketa kritikoen bidez, berdintasunean oinarritutako elkarbizitza izateko baloreetan hezteko asmoz jarduera ludikoa erabiliz.

Adibide gisa, pasa den astean zehar ludoteketan egun berezi hau behar bezala ospatzeko egindako bi jardueraren argazkiak txertatzen ditugu. Bata Usansoloko ludoteketan egindako paparrean jartzeko pina da; bestea, Abusuko ludotekan rolak hausteko protagonistatzat printzeak eta emakume heroiak dituen jolasa.

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar