Ludotekek udazken koloreak hartzen dituzte

Benito Lertxundik “udazkena koloretan” kantan dioen bezala,  garai honetan gure lurra erabat eraldatzen da urtaro honetan nabarmen den kolore-sorta honen bizi eta energia erabiliz: gorriak, okreak, horiak, marroiak, berdeak… Ludoteketan energia hau guztia xurgatu nahi dugu eta urtaro hau modu berezian bizi.

Pintura eta argazkilaritza moduko errekurtsoak erabilita sormena landuko dugu. Baina udazkenaren irudian hitzen bidez heltzea ere nahi dugu. Udazkena gogorazten diguten olerki sorta, abesti sorta egingo dugu. Gure kultura sustatzea dugu xede, literatura idatzia zein ahozkoa… Gure udazken txokotxoa sortuko dugu, zein hormairudi handia izango duen eta baita irakurketa gunea, non irudimenaren begiez entzun, usaindu eta ikus daitekeen.

 

Udazken koloretan

Ludotekek udazken koloreak hartzen dituzte

Udazken koloretan             (Benito Lertxundi)

Udazken koloretan, 
landen lurrinak 
zeharkatuz, 
hitaz oroit 
eta higan nauk. 

Zuhaitz biluziaren 
gerizpean orpondoa, 
orbelaren hilobi, 
horiz eta gorriz 
dena lokarturik, 
dena lokarturik. 

Eskuratu hostoa 
xume bezain eder, 
hain soila bere heriotzean, 
zuhaitz guztiaren 
bizkortasunez hain betea, 
non erortze honen duintasunak 
hiri kantatzera naraman. 

Berriro zuhaitzari 
so natzaiok, kezkaturik ote?… 
joate askearen oparotasunean, 
betikotasunaren irria zirudik. 
irria zirudik. 

Gatibu naukan denborak, 

bere baitan egositako 
ametsetaz isekaz 
bailegoan. 

Udazken koloretan, 
landen lurrinak zeharkatuz, 
hitaz oroit eta higan nauk, 
hain soil hire heriotzean, 
hain xume, adiorik gabeko 
partitzean.

Geniago Benito Lertxundi abestiak.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar