Lehenengoan beste gozatuz ospatu genuen Basauriko marathoiaren bederatzigarren edizioa

Pasa den ostiralean Basauriko Udalak antolatu eta SOINHEZIko begiraleek bideratutako nagusientzako  ariketa fisikoen tailerrei amaiera jaia egin nahian Artunduagako kiroldegiak bildu ginen ohiko maratoia ospatzeko. Elkartzeko eguna, urtean ikasitakoa praktikan jartzekoa eta, batez ere, ondo pasatzeko gogoa. Gainera, zozketatutako sariren bat irabazi baduzu, hala nola Roblako trenean biadiatxoa egitekoa bazkaria barne, ederto baten.

Ehun bat lagun elkartu ginen parte hartzaile, SOINHEZI begirale eta udaleko ordezkarien artean, Andoni Busquet, alkatea, eta Asier Iragorri, gizarte politika zinegoztia, besteak beste, parte hartzen ere animatu zirenak. Eurek izan ziren diplomak eta irabazleen sariak emateko ardura hartu zutenak. Nerbioek, azken orduko presek… bere fruitua ematen dute jardunaldiaren bukaeran. Ondoriotzat hartzen dugu, berriro ere, lehenengo edizioan beste disfrutatzen segitzen dugula. Eta bederatzigarrena dugu hau!

Hona marathoiaren argazkietako batzuk. Hemen sakatuta gehiago ikustea duzu.

(Argazkiak: Kepa Kareaga, Soinhezi)

 

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar