Jostailuetatik berdintasunean hezten

“Publizitatea eta Gabonetako jostailu kanpainak: promozioa ala genero rolen esterotipoen hausketa?” izenburua duen Emakumearen Institutuak atera berri duen txostenak datu esanguratsuak jasotzen ditu, hala nola, jostailu iragarkien %38,5 neskak erabiltzen dituztela emakumezkoen edertasun, zaintzaile edota ama-emazte arkeotipoetan. Neskeei zuzendutako lanbideekin erlazionatutako jostailuen iragarkien %34k, neskak ile-apaintzaile, estetika langile… eta arlo honetako ofizio-jostailuak iragartzen dituzte; mutilei zuzendutakoen %50, berriz, gidari, polizia edo militar arloko lanbide jostailuekin. Iragarkien %11k adinez beherako neskak sexualizatzen dituzte, baita koloreak, normalean, neskak arrosari lotuz eta mutilak urdinari.

 

Azken urteotan berdintasunerako aldaketa xumea antzeman bada ere, txostenak jaso bezala, egin beharreko bidea luzea da oraindik. Gabonak etxean berdintasunean hezteko garai ona da, eta egiten diren opariak horretarako erraminta egokiak izan daitezke.

 

Cartel de la campaña del Ministerio de Consumo.

Kontsumo Ministerioaren kanpainaren kartela.

Berdintasunean pentsatuz oparitu

Jolasa aisialdiari, askatasunari lotu ohi zaio, umeak euren kabuz disfrutatzeko uneei orobat. Orokorrean, gizarte moduan, ez gara ohartzen erabiltzen diren jolasa oro bizitzarako entrenamendu direla: hauen bidez komunikatzen, arazoak konpontzen, bizitzan gure papera zein den antzeman… ikasten dugu. Hala nola, neskak izanda “amatxuetan” jolasten bazara, bizitzan zeire papera hori izango dela ikasiko duzu. Eta mutila izanda ez bazara inoiz “aitatxuetan” jolasten, hori ere ikasi egingo duzu.

Jostailuetan berdintasuna sustatzeak estereotipoetatik urrunduta jolastea eta ez dagoela “nesken ala mutilen” gauzik naturaltasunez ikastea ekarriko du, aukerak anitzak direla barneratuz.

Kontua ez da gauzak botatzea, baina neska eta mutilen artean ezberdintasunik ez egoteko katalogoa zabaltzean datza.

 

Jolasak ez du generorik

Kontsumo Ministerioak Gabonei begira egindako kanpainaren mezua da hau, urteko garai hau baita jostailu gehien erosten diren momentua.

Gizartean emakumeek pairatzen duten diskriminazio, ezberdintasun eta  sumisioaren aurrean lekua irabazten joatea da gakoa, gure eskura dauden jostailuetatik hasita.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar