Haurren Hiria proiektua: pertsona guztien neurrirako hiriak

Haurren Hirien Sarea Franccesco Tonucci psikopedagogoaren ideietan oinarrituta dago; Tonucci da Haurtzaroaren Hiriaren (La Citta dei Bambini) nazioarteko sustatzailea, non hiriaren transformazioan haurtzaroaren partehartzea txertatzea den asmoa, “haurren altueratik mundua ikusiz gero, ez baitugu inor begi bistatik galtzen”. Orain dela gutxi, Galdakaoko Udala ere sare honetan sartu da, dagoneko 18 udalerrik osatzen dutena.

 

Haurren Hirien Sarea 2016an sortu zen Europako komisioak “Guide to Social Innovation” aurkezteko Bilbon egin zuen bileraren ostean. Orduan, 12 udal hasi ziren elkartzen Innobasqueren koordinaziopean haur ikuspegitik hiriaren transformazioaren bilaketan bizipenak eta ezagutzak elkartrukatu asmoz, Franccesco Tonucciren ideietan oinarrituta ezagutza lerroei jarraituz.

Egun sarea sortzen duten 18 udalak bi hilabeterik behin elkartzen dira eta hainbat dira hartutako konpromesuak , besteak beste, parte hartzea, autonomia edota jolasarekin erlazionatutako gutxienez egitasmo bat martxan jartzea, topaketa tekniko eta koordinazio topaketetan parte hartzea, eta euren esperientzia eta ezagutzak beste kideekin sarean elkartrukatzea.

 

Red Haurrenhiria Sarea

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar