Haur eta Gazte liburuaren Nazioarteko egunean irakurketaz betetako oporrak

La lectura infantil y juvenil ha crecido durante la pandemia, especialmente durante los meses de confinamiento.

Haur eta gazte literaturak pandemian zehar gora egin du, batez ere konfinamenduan zehar.

Apirilaren 2an, oporraldian murgilduta, Haur eta Gazte liburuaren Nazioarteko eguna irakurtzen ospatzeko momentu ona da. SM fundazioak, izen bereko aegitaletxearen inguruan emandako datuen arabera, haur eta gazte literaturak pandemian zehar gora egin du, batez ere konfinamenduan zehar.  2020an izandako hazkuntzarik handiena 6-9 urte bitarteko haurren artean eman da, aurreko urteko datuekin alderatuz 2 puntu gora egin duelarik (86’8%), astean irakurketari (ez testu liburuak) bataz beste 3 ordu eskainiz.

 

 

SM argitaletxearen Haur eta Gazte Literaturaren koordinatzaileak, Berta Márquez Molledak,”pandemiarekin batera urte bete eman ostean, non kultura oso kaltetua izan den, liburuak bere lekua defendatu izanaz harro senti gaitezke. Haur eta gazte literaturak, inoiz baino gehiago, gure bizitzetan duen garrantzia erakutsi du, birusak uzten ez zigun guztia egiteko aukera luzatuz”.

Haur eta Gazte liburuaren eguna 1967an ezarri zen, haur literatura idazlearen, Hans Christian Andersen idazle daniarraren omenez, noren liburuak laurogehi hizkuntza baino gehiagotara itzuliak izan diren. Bere helburua adin txikietatik hasita liburu eta irakurzaletasunarenganako interes eta maitasuna sustatzea da, eta hurrengo apirilaren 23an, mundu mailan literaturaren hitzordu oso garrantzitsuaren ataria da.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar