Gure ludotekak modu birtualean zabaldu ditugu

Oso hunkigarria izan da horrenbeste denbora igarota gure txikien aurpegiak berriro ere ikustea! Aste honetatik aurrera Usansolo eta Arrigorriagako ludoteken online ateak zabalik ditugu, begiraleek umeekin hartu-emana izan dezaten, horretarako zabaldu dugun komunikazio kanala erabiliz. SOINHEZIn beraiekin ez ezik, haien artean ere komunikazioa bermatu nahi dugu, baita ikasturtean zehar egiten ari garen jarduerei jarraipena eman ere. Hau da, gurasoak lagundu nahi ditugu egunotan, horretarako gure esku dagoen guztia eginez.

 

Abrimos nuestras ludotecas en modo virtualZoom plataforma, Facebook (ludoteka bakoitzak sarbide itxia izango duelarik) eta email bidez egingo dugu lan, betiere gurasoen aurretiko baimenaz.

Ludoteken ordutegia mantenduz (17:30-19:30) eta hitzartutako taldeetan lan eginez, egunero hainbat jarduera gauzatuko ditugu, hala nola, jolasak, eskulanak, ipuinak, dantzak, abestiak eta eurek euren partetik eskaini edota proposa dezaketen edozer. Eskolako lanak alde batera utzita, nahiko jasotzen ari direla jakin badakigu eta, atseden hartzea da gure asmoa.

Baloreetan hezteko jolasak duen balioa inoiz baino gehiago aldarrikatu nahi dugu.

Aprobetxatu nahi dugu, nola ez, hain ondo egiten ari diren ume guztiei eta euren gurasoei txalo zaparrada handi bat emateko.

 

IZEN EMATEA

Izen emateak helbide elektroniko hauetan dituzue zabalik:

Usansolo:
usansololudoteka@gmail.com

Arrigorriaga:
arrigorriagaludoteka@gmail.com
abusukoludoteka@gmail.com

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar