Gure desiorik onenak eta ipuin bateratuak

SOINHEZI osatzen dugunok gure zorion-gutuna eta Olentzerok ekarritako oparitxoa eman nahi dizuegu. Elkarlana eta elkartasunari buruz hitz egiten duen afrikako ahozko ohiturak utzitako ipuina. “Tribua” izenburua du, eta honen bidez egunero gurekin lanean izaten ditugun guztiak, adin, tamaina, nahi, gustu zein nortasun ezberdineko horiei guztiei gure zorionik oparoenak bidali nahi dizkiegu.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

 

TRIBUA

Antropologo batek jolas bat egitea proposatu zien afrikako tribu bateko haurrei. Zuhaitz baten azpian frutaz betetako saski bat jarri zuen, eta umeei ailegatzen aurrena guztiak har zitzakeela esan zien.

Korrika has zitezen keinua egin  zuenean, haurrak eskuetatik oratu eta denak elkarrekin korrika egiten hasi ziren, eta helsu ostean jasotako saria elkarrekin disfrutatu zuten.

Horrela korrika egitearen arrazoia zein izan zen galdetu zienean, lehenengoak baino ezin baitzuen saria jaso, honako erantzuna eman zioten:

-UBUNTU. Zelan egon liteke gutako bat zoriontsu, beste guztiak triste badaude?

*UBUNTUk Xhosa kulturan “Gu garelako naiz ni” esan nahi du.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar