Gaurko egunez ezin Alzheimerrarekin ahaztu

Urtero legez, irailaren 21ean Alzheimerraren Nazioarteko eguna ospatzen da, egutegian Osasunaren Mundu Erakundeak markatu du egun hau zahartzen joan den biztanleriak pairatzen duen eta gero eta adin baxuagoetan ematen ari den gaixotasun hau arreta gune bihurtzeko. SOINHEZIk urteak daramatza gaixotasun hau antzemateko eta menpekotasuna ekiditeko lan egiten, horretarako jarduera ezberdinak erabiliz, dela alderdi kognitibotik, dela psikosozialetik, zahartze aktibo eta osasuntsua eman dadin.

 

CEAFAk, Espainiako Alzheimer Konfederazioak, aurten aukeratutako leloa honakoa da: “InfestigaAkzioa. Menpekotasunaren egutegian”. Hau da, gaixotasun neurodegeneratibo larri honen ondorioetan eragiteko eta hauei aurre egiteko ikerketaren beharraz ohartarazi nahi du.

Ikerketaz aritzean ez da soilik biomedikuntza arloa aipatzen, soziala edo soziosanitarioa ere aipatzen da, batez ere ” Alzheimerrarekin bizi diren pertsonen egoera aztertzen dutenak, horrela alternatibak, soluzioak edota euren bizitza kalitatea hobetuko duten proposamenak egin ahal izateko”, CEAFAk dionarekin bat eginez.

2022 kanpainiako promozio bideo honek estatu mailako hainbat elkarteetatik egindako aldarrikapenak jasotzen ditu, instituzio eta gizarteari helarazi asmoz.

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar