Galdakaoko bonbardeaketaren 75.urteurrena dela eta puxikak askatzea

Gaur, maiatzak 18, Galdakaon ,beste udalerri batzuetan bezala, herriaren kontra egindako bonbardeaketaren 75.urteurrena gogoratzeko hainbat ekitaldi egingo dira.Soinhezik kudetutako Usansoloko ludotekak bere apurra eman nahi izan du hile osoan zehar egingo diren ekintzen bidez, gaur arratsaldeko 19:00etan Unkina plazan egingo den puxika askatzea barne.

 

Nahiz eta memoria historikoan  Gerra Zibilean pairatutako aire bonbardeaketak gogoratzean burura etortzen zaigun herria Gernika izan, udaberri bortitz hartan Bizkaiko 37 udalerri izan ziren abiazio alemaniar eta italiarraren jomuga, Galdakao haietako bat izan zelarik.

Udaberri honetan borbardeaketa horren 75.urteurrena betetzen da. Gure aiton-amonek eta birraiton-birramonek zerura begiratzen zuten udaberri hura, bertatik “sua jausten” ikusten zutelako, “Zerutik sua dator” dokumentalak azaltzen duen bezala, non bonbardeaketak pairatu zituzten 50 lagunen testigantzak jasotzen diren. Dokumentalaren izenburua, aldundiak bultzatutakoa, Otxandioko ume bati “Zerutik sua dator!” esaldia entzun zion amama batengatik jaso zen. “Hasieran, panfletoak botatzen zituzten eta umeak gozokiak zirela uste zuen; eta gero bonbak jaustean sua zela pentsatu zuen”.

Ez dugulako ahaztu nahi, gaur maiatzak 18, Galdakaok bonbardeaketa pairatu zuen egunean, ilobok eta bilobok besteak beste, zerura begiratu dugu gaur ere puxikak askatzea den ekintza sinboliko honekin gerraren basakeria pairatu zuten pertsonak gogoratzeko.

Halaber, hilean zehar, Usansoloko ludotekako umeek Gernika koadroaren murala izango denaren lanketan hartuko dute parte, non pintzeladaz pintzelada ahalik eta pertsona gehien parte hartuko dugun.

 

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar