Familian jolastearen garrantziaren inguruko berriak

Hezkuntzan jolasak duen garrantziaz aritu gara maiz. Haurtzaroan ikasteko modua naturala dela esan dezakegu: euren sormena esnatzen du, autoestimua indartzen laguntzen du, harreman sozialak sustatzen ditu, eta abar. Hau, gainera, familian egiten bada, askoz hobeto. Pricetongo (Estatu Batuak) Unibertsitatean egindako ikerketa batek informazio harrigarria dakar: guraso eta haurren (baita jaoiberrien) burmuinaren jarduera aldakorra da ikusmen-harreman eta jostailuen elkarbanatzea ematean.

 

 

Juego en familiaIkerketa guraso eta haurren burmuin jarduera neurtzen zentratu da, hauek modu naturalean elkarreraginean ari direnean. Ikerketaren emaitzek argi uzten dute elkarri aurpegira begiratzean nagusi zein haurren burmuinak sinkronisatu egiten zirela, banatzean konexio hau desagertuz.

Egile nagusiaren, Elise Piazzaren, ustez, psikologoa eta ikertzailea bera, “Ondorioa zera da: bien burmuin jarduerak konexioa du elkar ikusten dutenean eta jostailuak elkarbanatzean. Hori dela eta ume eta nagusi bat elkarrekin jolasten direnean euren burmuinak modu dinamikoan konektatzen dira”.

Elpais.com-eko “De mamás & de papas“ atalean argitaratutako artikulu honetan ikerketaren inguruko informazio gehiago jaso daiteke.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar