Ez ditzagun asmo onak sekula ahaz

Zorionak_2020

Izeiren lana, Usansoloko ludoteka.

Zentzu guztietan geure burua proban jartzen ari den urte honen ostean, poltsan balio ekonomikorik ez badute ere -tamalez-  maite ditugun horiekin, geure ekosistemaren parte direnekin edota miresten ditugunekin,  ematen eta jasotzen ditugun besarkaden eta tarterik gabeko harreman zuzenen benetako balioaz ohartu gara. Gauzak lehen ez bezalakoak diren honetan, non galdutako guztia errekuperatzeko gogo bizia dugun, zalantzaz beterik gauden… aurtengo asmo onak  eta urte berrirako desioak aparkatuta uzteko tentaldian jaus gaitezke.

 

SOINHEZIn ez dugu ahaztuko.

 

2021ean gure pertsona nagusien ondoan jarraitu nahi dugu, aktibo mantentzen lagunduz, euren bizitzen jabe izaten segi dezaten. Eta ludoteketan jolasaren bidez baloreetan oinarritutako hezkuntza sustatzen jarraituko dugu, gure haurrek egunero irakasten diguten guztiarekin ikasten segiz, asko da eta.

 

SOINHEZI osatzen dugun guztion partez: ZORIONAK eta URTE BARRI ON!!