Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu

Abenduaren 3a Euskararen eguna izan da, SOINHEZIK kudeatutako ludotekek bereziki nabarmentzen duguna. Izan ere euskara eta bere erabilera urte osoan zehar sustatu nahi dugu.

 

Egun hau ospatzeko, Galdakaoko Udalaren Euskara Saila eta Usansoloko herriko Euskara taldea, Gazteberri taldea eta Oin Arin dantza taldearekin batera ekintza ezberdinak prestatu ditugu, antzinako ohiko jokoak eta tailerrak besteak beste.  Gainera, Abusu eta Arrigorriagako ludoteketan, aste honetan zehar, egun hau oinarritzat hartutako leloak daramatzaten txapa tailerra egin dugu, geure paparretan eramateko.

Euskaraz jolatu

SOINHEZI ludoteken helburu nagusietako bat euskara umeen aisialdi eta jolasetara hurbiltzea da, eskoletatik haratago. Euskara – eskola identifikazioa gainditu eta euskara egunerokotasunera eramatean datza, erabilpena sustatzera. Asmoa umeek eskolan ikasitako euskara erabiltzen has daitezen giro gozoa sortzea da.

 

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar